sábado, 9 de febrero de 2008

Praktika

Batzuetan ez da hain erraza gertatzen aurrera pausoak ematea. Apunteak ondo zehaztuta daude; baina, hara non, nire pantailan ez dira atal berdinak agertzen, edo beste batzuk azaltzen dira. Kasu hauetan zer egin? Bada, nik neuk beste horietan klik egin eta ematen duenarekin aurrera egiten saiatu naiz. Behinik behin, honaino heldu naiz.
Zuei nola dagokizue?

blogeatzen

Jarduera honen bidez blogak egiten eta aplikatzen ikastea nahiko nuke. Aplikazioari dagokionez, bigarren hezkuntzako ikasleekin orientazio atalean eman daitezkeen zerbitzuak eskaintzea izango litzateke.
Ea trebetasun piskat lortzen dudan.